k
u
l
t
u
r

Neutrinos e imagen médica: la extraña pareja

2020/05/07

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Online

Dohainik


Konfinamendu garaian, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) elkarlanean antolatutako Zientziakutxa: zientzia garaikidea zure eskura hitzaldi zikloak bere jarduera berreskuratuko du neurri batean, momentuko gai zientifikoen inguruko ezaguera eta kultura partekatzen jarraitzeko.

Zer dute amankomunean, Pirinioen azpian, izkutatutako lurrazpiko laborategi batek, eta zehaztasun handiko diagnostikoak egitea ahalbidetzen duen azken belaunaldiko eskaner batek?

Neutrinoaren – naturako partikula iheskorrenaren – ikerketa izango da mintzagai hitzaldi honetan. Unibertsoaren existentzia bera ulertzeko interesak gidatuta, oinarrizko partikula honen inguruko ikerketak PET (Positroien Emisiozko Tomografia) eskanerrentzako teknologia berri baten garapena bultzatu du.

Bikote bitxi honek izendatzaile komun bat du, xenona (grekerazko xenos=bitxia jatorriz), eta nazioarteko NEXT eta PETALO kolaborazio zientifikoak elkarlanean ari dira elementu hau baliatuta helburu bikoitzarekin; alde batetik, unibertsoa zerez egina dagoen ulertzea eta, bestetik, hain txikia eta harrigarria den bere biztanleetako batez zaintzea, gizakiaz alegia.


2020ko maiatzak 7, osteguna | 19:00 | Hizkuntza: gaztelania

Hitzaldia DIPCko Webinars online plataformaren bitartez emitituko da. Sarbidea HEMEN. .
Chat-aren bitartez zure galderak bidali ahal izango dizkiguzu amaieran hizlariarekin izango dugun solasaldian parte hartzeko

Hizlaria: Paola Ferrario

Paola Ferrario Ikerbasque ikerlari atxikia da DIPCn eta bere ikerketa neutrinoen fisikan eta irudi medikoetara bideratutako aplikazio instrumentaletan oinarritzen da. Fisikan Milanen lizentziatu ondoren, Balentziara aldatu zen, eta bertan, CSIC-eko diru-laguntza batekin doktoradutza egin zuen titulua 2010ean eskuratuz. Geroztik, NEXT esperimentuan egin du lan; proiektu hau Canfranc-eko lurrazpiko laborategian dago kokatuta eta neutrinoaren natura aztertzen du. 2017an, ERC Starting Grant diru-laguntza europearra lortu zuen xenon likidoan oinarritutako lehenengo PET prototipoa garatzeko, NEXT proiektuan garatutako teknologia irudi medikoetara bideratzeko.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color