Nerea Rodríguez-ekin | Topaketa musika-ibilbidea + Showcase akustikoa

2021/10/30
Oihan Vegak Nerea Rodríguez artista hartuko du Kutxa Kultur Plazan, bere esperientzia eta ibilbide musikala partekatzera datorrelarik.
Nerea Gavàn (Bartzelona) jaiotako 22 urteko abeslari, konpositore eta aktore gaztea da, eta dagoeneko milaka musika-entzule ditu.
2021 honetan bere diskografia-ibilbidea zuzentzen hasi da Sweet bird eta Dani Boadaren eskutik, eta Tato Latorrek (Dani Fernández, David Otero, Andrés Suárez, Antonio Orozco…) ekoitzitako lehen EP bat argitaratu du, Sony Music Publishingekin elkarlanean.
Ezin hobeto amaitzeko, showcase akustiko bat izango dugu. Emango duzu izena?
Zatoz Nerea Rodriguezen esperientzia zuzen-zuzenean bizitzera… Jardunaldi entretenigarria izango da, eta Kutxa Kultur Plaza topagune eta eztabaidagune bihurtuko da Gipuzkoako #izanezberdin nerabeentzat.
Hizkuntza: elebiduna Eguna eta ordua: 2021eko urriaren 30a, larunbata | 19:00 Nerabeentzako doako topaketa #izanezberdin | eman izena HEMEN |
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Hurrengo
Ekitaldiak
Promesen testura
25/11/2022
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Eira & Band
09/02/2023
Aldakan
16/02/2023
Ura Bikotea
23/02/2023
Pitching day
23/02/2023