k
u
l
t
u
r

Naica

2017/12/29

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Naica Hondarribiko Psilocybe musika elkarteko kide den musika taldea da. Carlos Noainek eta Naia Mandalunizek 2011n NYC-n sortua, taldea boskote bilakatu zen Mikel Azkona, David Martinez eta Santiago Noain elkartu zitzaienean. 2012an beraien lehen lana grabatu zuten eta 2013an zehar beraien bigarren lana prestatzen aritu dira, udan grabatu dutena Berako Mik estudioan, “Maikel” eta Iker Alzaga teknikariekin, irailean Dave Romanek masterizatu duelarik.
“Saturnalia” izeneko eta bederatzi kantuz osatutako disko hau Psilocybina Records zigiluaren bidez kaleratuko da 2014ko urtarrilean. 2014ean diskoaren aurkezpen lanetan murgilduta ibiliko da taldea. 2015 eta 2016 urteen bitartean, Raravis deritzon hirugarren lana burutu zuten. Oraingo honetan beraiek autogestionatu eta autoekoiztu dute lan berri hau, abesti guztiak grabatu, editatu, ekoiztu eta masterizatuz Psilocybina Records zigulupean.

RARAVIS

Telefonoak jo zuen gauean, luzaro generaman hitzegin gabe, baina egun batzuk neramatzan deituko zutenaren susmoarekin. 2015eko abuztuan bisitatu nituen azkeneko aldiz. Elkarrekin igaro genituen zenbait egun. Soinuak erregistratzeari ekiten zioten bitartean, nik inguruko mendietan zehar hilobi biribilak bilatzen nituen, bidezidorren artean galdutako etxearen inguruan.

Goiz jaikitzen ziren egunero eta ohatzetako koltxoiekin gelaren baten barruan estudio bat eraikitzen zuten. Eguzkia ezkutatu orduko sua pizten genuen eta tximeleta gautarren artean afaltzen genuen musika eta janariaren inguruan jarduten genuen bitartean.

Antza, ordenagailu batekin eta mikrofono birekin egin zuten dena, alai eta urduri ziruditen beren buruei jartzen zizkieten oztopoak laguntzarik gabe gainditzen zituzten aldiro. Nik ez nuen hura oso ondo ulertu, eta umekeria iruditu zitzaidan, azkenean kontran bueltatuko zitzaiena. Orain, abestiak entzuten ditudanean, azaldu dezakedala uste dut. Egin zezaketena egin nahi zutela iruditzen zait, besterik gabe.

Telefono bidezko elkarrizketa hartan asmatu ahal izan nuenez, lana bukatu arteko edizio prozesua etena eta korapilatsua izan zen nolabait. Bizitzaren kontuetan galduta zeudela esaten zuten baina apropos egin zutela uste dut.

Bi urte igaro dira azkenean. Denbora honetan zehar aldaerak frogatu dituzte, abestiak kenduz, edizioa garbituz beraiek dioten moduan, gehiegikeriak saihestuz eta grabatutakoarekiko fideltasuna mantenduz.

Gordina izan daiteke adjektibo egokia.

Naica ez den inork ez du prozesu honetan parte hartzerik izan, beraz, haiek esandakoan fidatu beharko zarete. Raravis, lan honi jarri dioten izena, ez da hegazti arraro edo bitxi bat, disko batean bildutako zazpi abesti dira bakarrik.

Herbert Redi (2017ko urtarrila)

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color