k
u
l
t
u
r

Nagore Legarreta | Suzko irudiak

2020/01/29

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


“Dena lerrokatzen da sua, ura eta lurraren erritmoan. Inor ez da hiltzen Varanasin. Hiltzea bizirik egoteko beste modu bat da. Hemen ipuin tristeak eta erritu tragikoak bertan behera geratzen dira. Denborak ez du iragana omentzen, gertaera huts bilakatzen da. Begiradan oso osorik kabitzen den betikotasuna. Airezko eta azalezko betikotasuna, soinuzkoa. Dena da aldiberekoa.

Ez dakit bihar eguzkia aterako den, gorri eta biribil. Arrotzak dira gizakiek asmatutako gaitzak. Eta hain sinplea da heriotza.”

Chantal Mallard-en ‘Diarios Indios ‘ liburuan oinarritutako testua


Indian 2013 eta 2017 urteen artean egindako bidaietan garatutako proiektua da hau. Argazki kamera poxpolo kaxak eta kolorezko negatibo karreteak erabilita eraiki zuen argazkilariak. Kamera akats bat zuela eraiki zen: ez ditu argazki garbiak eta enfokatuak egiten. Beraz, kolorea, argia eta itzalak jasotzera bideratu ziren ahaleginak. Eguzkia eta sua oso elementu garrantzitsuak dira erlijio hinduistan. Eguzkia indar bizian jarritako sopletearen sugarraren moduko da, poxpolo kaxa zeharkatzen duena, manipulatuko duen lente edo bitartekaririk gabe.

Harremana: @nagorelegarreta | web

Urtarrilaren 29tik martxoaren 8ra | Tabakalera zentroaren ordutegia

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

Antolatzailea: Katapulta | Plataforma

Sartzea dohainik

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color