k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Musika musuka | Mattin

2017/04/25

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Iñaki Martiarena Otxotorena “MATTIN” (Donostia, 1967).

Umorezko eta sentiberatasun handiko ilustrazio saila. Musika, hitza eta jolasa ditu ardatz.

Ibilbide luzeko marrazkilaria. Alor desberdinak landu ohi ditu: komikia, ilustrazioa, umore grafikoa, tailerrak… Aski ezaguna da adibidez euskarazko prentsan egindako lana. Teknika ugari erabiltzen ditu: urmargoa, digitala, tinta…

ZARRAKAMALDA (2016) eleberri grafiko arrakastatsuaren egilea da.

2017. urtean XXXI Portugalete Uri Urena Komiki Lehiaketan LORE DENDA euskarazko lanarekin, lehen saria eskuratu du. Errefuxiatuen afera oinarri hartuta eta grafismo berritzaile bat erabiliz, sentiberatasun handia dario lanari.

Bere BELARDO, belar meta pertsonaiak, larunbatero ikusten du argia Berriako Mantangorri gehigarrian.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color