k
u
l
t
u
r

Musika familian – Oreka TX “Koklea”

2021/07/25

compartir

Ordutegia: 12:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Koklea du izena Oreka TXen proiektu berriak. Azken urteetan taldeak egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatzen da lan honetan. Lengoaia garaikidea ardatz hartuta, berezko estiloan sakondu eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiltzen ditu.

Laukote formatuan aurkeztuko dute kontzertua Txikijazzean, txalapartekin egindako ibilbidean zehar osatu dituzten kanta esanguratsuenak izango dira entzungai. Sortu dituzten txalaparta ezberdinak sonoritate propio bat eskaintzen dio taldeari. Soka eta haizezko instrumentuak, txalapartarekin orekan. Jolasa musika bilakatuz.

Kideak:

Harkaitz Martinez de San Vicente, zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia
Mikel Ugarte, zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia
Mixel Ducau, alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa
Juanjo Otxandorena, bouzouki 

 

Eguna eta ordua: 2021eko uztailaren 25a, igandea | 12:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

Familientzako ekitaldia
Izena emateko deitu 943 25 19 19 telefonora (astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 | 16:30-20:30)

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color