k
u
l
t
u
r

Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak

2022/11/24

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4ª planta)

Dohainik


Azaroaren 24 eta 25ean, LGTBIQ+ kolektiboak musikaren sektorean duen egoerari buruzko topaketa bat antolatuko du Musika Bulegoak. Topaketa hauetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko alderdiak landuko dira. Hausnartuko diren gaien artean: musika- sorkuntza ekimenak, LGTBIQ+ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika-industrian duten presentzia, zentsura eta (auto)zentsura, gune seguruak, eta abar.

Jarduera guztiak Kutxa Kulturren areto ezberdinetan izango dira, donostiako Tabakalera kultur zentroan. Bertan jorratuko diren gaiak bi ardatz nagusi dituzte: alde batetik, alderdi akademikoagoa eta profil profesionalagoa duten edukiak eta parte hartzaileak, eta bestetik mahai-inguruak eta elkarrizketak LGTBIQ+ kolektiboko artistekin, euren sorkuntza eta ibilbide artistikoetan oinarrituz.

Azken egunean, azaroak 25 ostirala, kontzertu bat ospatuko dugu, itxiera festa moduan, Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta FUTURACHICAPOP artistekin.

Jarduera guztiak doakoak dira eta aldibereko itzulpena izango dute.


Egitaraua:

Azaroak 24, osteguna. Ruiz Balerdi aretoa eta Kutxa Kultur Plaza

16:30 – 17:00: Jardunaldien aurkezpena. Partehartzaileak: Musika Bulegoa, Kutxa Kultur, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia

17:15 – 18:15: 100 years of LGBTQ+ Music. Hizlaria: Darryl W. Bullock (ingelesa)

18:15– 19:15: Políticas transmaricabibollo en la historia de la escena musical en el Estado españolHizlaria: Piro Subrat (gaztelania)

19:30 – 20:30 Mesa de igualdad de géneroParte-hartzaileak: Ainara LeGardon, Rocío Saiz (MIM), Amaia Ispizua (Get In) eta Myriam Miranda (gaztelania)


Azaroak 25, ostirala. Ruiz Balerdi aretoa eta Kutxa Kultur Plaza

10:00 – 11:00: Queer Opera: Identidades transmutables en el teatro musicalHizlaria: Mikel Chamizo (gaztelania)

11:00 – 12:00: Mahai-ingurua: Eszenatoki eta plaza seguruak. Hizlariak: Gehitu, Ehieran eta beste elkarteetako ordezkariak (euskara)

12:15 – 13:15: Mahai-ingurua: La música como herramienta de emancipación y empoderamientoParticipantes: Darryl W. Bullock, Piro Subrat y Mikel Chamizo (gaztelania eta ingelesa)

 

16:30 – 17:30: Hitzaldia: La Góndola de OroPonente: Eli Etxebeste (gaztelania)

17:30 – 18:30: Hitzaldia: LGTBIQ+ kolektiboa Euskal Herriko musika sektoreanHizlaria: Mikel Zumeta (euskara)

18:45 – 19:45: Mahai-ingurua: Música, creatividad e identidades no normativas

Parte-hartzaileak: Eneritz Furyak, Euskoprincess, Centauros, FUTURACHICAPOP eta Gálder Pérez (euskara eta gaztelania)

 

KONTZERTUA

21:00 – 00:00 Kutxa Kultur Kluban.

Eneritz Furyak

Euskoprincess

Algora

FUTURACHICAPOP

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color