Mugan “Bizirik ez bagaude” | diska berria

2022/06/03
Mugan Donostian jaiotako zazpikote gaztea da. Kantuen sorrera 2017an hasi bazen ere, 2019an eman zituzten haien lehen kontzertuak.
2020ak ezarritako bizimodu berriaren ondorioz, taldeak urtebeteko kontzertu etenaldia jasan zuen; tartean, Udabiberri (2020), aurkezpen kantu gisa argitaratuz. Une zail haietan taldeari indarra emateko asmoz, Kutxa Kultur Musikaren atea jo zuten. Bertan hautatuak izanaren ondorioz, taldea berpiztu, eta proiektua indartzen hasi ziren. Urte hartan, Kalean (2021) eta Pangea (2021) argitaratzeaz gain, hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herriko herri desberdinetan, beste talde batzuekin kolaboratzeaz gain.
Bizirik ez bagaude (2022) da Muganen lehen diskaren izena. Zortzi kantuz osaturik, rocka eta poparen nahasketatik haratago doazen doinuak bildu ditu taldeak. Letrekin zazpikoteak mezu argi bat bidali nahi izan du: “Sentitzeko beharraren aldarrikapen bat da. Norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen duenaren inguruko hausnarketa.”
Bizirik egoteko, sentitzeari beldurra galdu behar diogula defendatzen dute.
Covid-aren egoerak hala eskatzen badu, osasun agintariek adierazten dizkiguten aldaketak eta protokoloak egin eta aplikatuko dira.
Hurrengo
Ekitaldiak
Ruth Orkin. Denboraren ilusioa
07/07/2022
Gaztedi tailerrak “Aniztasuna”
09/07/2022
Kutxa Kultur Gauak | Sara Dowling
14/07/2022