k
u
l
t
u
r

Mojo Workin´-en aldeko Festa | Big Bob Railroad & Mojo Hand

2020/07/03

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

15€
Sarrerak erosi


Big Bob Railroad

Hainbat urtez elkarrekin jo ondoren, 2016ko udaran Aitor eta Josuk hasiera ematen diote Big Bob Railroad taldeari, blues eta folk iparramerikarraren eremuan dabilen proiektu akustikoa. Delta-blueseko dobro eta slide soinuak abiapuntutzat hartuz, Mississippi deltako musikaren interpretazio (oso pertsonal) bat besterik ez da Big Bob Railroad.2017ko udaran “Session #1” grabatzeari ekiten diogu, gure lehen abesti sorta. Dobro, slide, kitarra akustiko eta perkusioz beteriko zazpi abesti, Son Housen bertsio bat barne.2019ko urrian “Session II” diska kaleratzen dugu, lehen diskaren bidea jarraitzen duen lana eta Mississippi Fred McDowellen bertsioa barneratzen duena.

Hitz gutxitan, hau da Big Bob Railroad.

Mojo Hand

Mojo Hand Donostian eratu zen 2016an. Taldearen errepertorioan Freddie King, Johnny Guitar Watson edota Frankie Miller-en mailako artisten blues klasikoak aurkituko ditugu, pieza propioez gainera. 2019an grabatu zuten lehen diskoa, taldearen izenarekin bataiatu zutena, eta zenbait jaialditan parte hartu zuten, Mojo Workin deituan, esate baterako.

Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Nando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria), Paul San Martín (pianoa).

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
15 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 15 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color