k
u
l
t
u
r

Modelatze tekniketara hurbilketa

2019/11/01

compartir

Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria


Izena eman


Eskola magistralak jantziak sortzeko modelatze tekniketara hurbiltzeko aukera emango du.

Ereduak sortzeko eta patroiak egiteko moulage tekniketara hurbiltzeko aukera eskainiko du masterclassaren eduki teorikoak, eta eduki horren garapen praktikoak, berriz, prozesu horien metodo espezifikoak gauzatzeko helburua edukiko du. Parte hartzaileek ezagutza praktikoak berengana ditzaten, diseinu baten prozesu osoa egitea proposatuko da.

Irakasleak: Miguel Elola Recondo eta Miguel Elola Zaragueta

Miguel Elola Recondo donostiar jostunak, Cristóbal Balenciagaren dizipulu eta modaren alorreko izen handien kolaboratzailea izan denak –hala nola Pedro Rodríguezena–, izango du eskola magistrala emateko ardura, Miguel Elola Zaragüeta semearekin batera.

Miguel Elola Recondok ibilbide luzea du jostun gisa. Hamahiru urtez baino gehiagoz Balcázar larru-dendaren diseinatzaile gisa jardun ondoren, bere atelierra sortu zuen Bartzelonako hiri zaharrean, eta Goi mailako Joskintzan aritu zen.

Miguel Elola Zaragüetak, bestalde, Cristóbal Balenciaga eta Pedro Rodríguezen eragina jaso zuen, aitari esker. Aprendiz gisa hasi zen, 16 urte zituela, familiaren tailerrean, eta bertan jarraitzen du gaur egun. Guerrero eta Felicidad Duce eskoletan prestatu zen diseinatzaile eta patroi egile gisa; izen handiko etxeetan osatu zuen bere prestakuntza, hala nola Antonio Miró eta Santa Eulalia, eta, gerora, freelance jardun du Skin Selección, Infocsa eta abarretan.

Irakaskuntzan dihardute biek, eta modelatze, patroigintza eta Goi Joskintzako eskolak ematen dituzte, besteak beste Felicidad Duce Diseinu eta Modako Goi Mailako Institutuan.

Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta Patroigintzako eta Joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta Goi-mailako Joskintzako tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko erdi-mailako ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte.

Datak: 2019ko azaroaren 1etik 3ra.

Ordutegia: Azaroak 1 ostirala, 15:00-20:00 Larunbata, Azaroak 2  igandea 10:00-14:00 / 15:00-20:00, Azaroak 3, igandea, 10:00-14:00

Inskripzioa: Inskripzioak irekita egongo dira eskola magistrala argitaratzen den egunetik hasi eta iralairen 26ra arte (azken hori barne). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Era berean, modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean.

Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 20 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen lehenengo aukeraketa egingo da, eta urriaren 7tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Eskola magistrala gaztelaniaz emango da.

Prezioa: 170 euro. Prezioaren barruan, materialak ere badaude.

Leku-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea.

Harremanetarako: 

Tel.: 943 00 47 77

@. info@fbalenciaga.com

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color