k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Moda arloko Komunikazioko estrategia berriak

2018/06/28

compartir

Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa


Izena eman


Euskal Herriko Unibertsitatearen programaren barnean, museoak Cristóbal Balenciaga Museoaren II. Uda Ikastaroa aurkeztu du, modako profesionalen gaitasun teknikoak areagotzeko urteko hitzordu garrantzitsu bihurtzeko asmoz.

Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio-kulturalera eta merkatura egokitutako komunikazio-estrategia aurreratu eta eraginkorrak ikusarazi nahi dira, eta horietan sakondu. Testuinguruari buruzko ikuspegi espezializatu bat eskainiko da, eta ezinbesteko gaitasunak emango dira: kasu konkretuak aztertzeko eta ekintza espezifikoak kontzeptualizatzeko gaitasunak, eta horiek gauzatzeko eta horien emaitzak kudeatzeko gaitasuna.

Bi egun iraungo du ikastaroak, eta bi eratako saioak izango dira: markoa azaltzeko hitzaldiak eta tailer praktiko bat. Hiru hizlari aditu arituko dira lanean, eta halakoak landuko dira: eduki teorikoak, ikerketa-kasuen analisia eta ariketa praktikoak.

Datak: Ekainak 28 eta 29
Antolatzailea: Cristobal Balenciaga Museoa
Zuzendaria: EstudioYox
LaguntzaileaKutxa Kultur Moda

Plaza mugatuak. Izena emateko epea irekita dago
Tarifa murriztuak maitzaren 27ra arte

Informazio gehiago: T – 943 00 47 77  ¦  www.cristobalbalenciagamuseoa.com

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color