k
u
l
t
u
r

Meditazio maratoia

2018/11/03

compartir

Ordutegia: 16.00 - 21.00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

20€/ Izena eman 15€
Izena eman


“Gogoratu, meditazioak gero eta adimen handiagoa emango dizu, adimen mugagabea, adimen irradiatzailea. Meditazioaren bidez biziago eta sentikorrago egongo zara, aberastu egingo da zure bizitza”. Osho

Sarritan entzuten dugu edo esaten dugu ez dugula astirik nahi duguna egiteko. Badirudi egunak 36 ordu izan beharko lituzkeela lortu nahi dugun guztia egiteko. Konponbidea ez datza gehiago egitean edo lortu nahi genukeenari uko egitean, ezta bizitza azeleratzean ere, baizik eta geuregan eta gure bizitzan nondik pentsatzen dugun aldatzean.

Mugimenduzko meditazioak pentsaturik daude eguneroko bizitzako edozein unetan aplika ditzazun beraietan aurkitzen dituzun gakoak, zeure burua zeure errealitatearen erdian jarrita, horrela ez ibiltzeko gauzen eta egoeren inguruan biraka. Mugimenduak aukera emango dizu etengabe aldatzen denaz ohartzeko, zeure barruan leku egonkor bat sortzeko, bertatik ikusi, ulertu eta zeure alde jartzeko zeure bizitzako arazo guztiak.

Mugimenduzko meditazioetan leku egiten diegu dauzkagun galderei konponbide berriak aurkitzeko beste bide batetik, gure bizi-energia aktibatuz eta nekea, nagikeria, estresa… ongizate eta alaitasun bihurtuz. Arazoek mugatzen gaituzten zerbait izateari uzten diote eta hazteko eta ezinezkoa iruditzen zaiguna lortzeko motor bihurtzen dira.

Maratoi hau festa da, batez ere, elkartzeko eta gutariko bakoitzarengan bizia ospatzeko.


Azaroaren 3a, larunbata // 16:00-21:00
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua Tabakalera)
Nori zuzenduta: + 18 urte

Antolatzailea: We Baraka

Prezioa: 20 € / 15 € Kutxabank bezeroak
Izen emateak urriaren 30 arte. Plaza mugatuak.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color