k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Matilda | ¿Te imaginas?

2019/03/01

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Diskaren aurkezpena “¿Te imaginas?”

Musika izan zen 2002an Maria Amolategi eta Victor Sanchez elkar ezagutzera eraman zituena eta ordutik batuta mantendu dituena. Beti izan dituzte musika gustu berak, eta denbora zeramaten euren burua islatuta eta eroso sentituko zuten proiektu baten bila. Maketa ugaritan egin dute lan nahi zuten soinua aurkitu arte, Matilda osatu
arte.

Mariak sortutako musika eta hitzetatik abiatzen dira, bien artean abestiak janzten eta eraldatzen, kantu bakoitzak hartu beharreko norabidea argi izan arte. Victorrek ekoizpenaren ardura hartu izanak, gainera, behar zuten erritmoan lan egitea ahalbidetu die, presa gogaikarriak ekidinez. Grabatzerako orduan, lehentasuna eman diete interpretazioari, naturaltasunari eta dinamikari, hartualdi osoak erabiliz eta ia azken ukiturik gabe. Hau, batez ere, ahotsetan eta koroetan nabari daiteke, arreta berezia eskaini baitiete. Azken emaitzarako, buruan zuten soinura iristen lagundu dieten musikariak izan dituzte alboan: Antxon Sarasua (pianoa eta Hammond-a) eta Beñat Serna (gitarra akustikoa). Zuzenekoetan ere beraiek izango dituzte lagun.

Honen guztiaren emaitza zentzu guztietan zaindutako sei kantu dira; hitz landuak, doinu sakonak eta bikain hautatutako konponketak. Diskoari benetakotasuna dario nota bakoitzean.

Izena ematen dien literatur pertsonaiaren gisa, Mariak eta Victorrek amets egin dute kantu hauekin, eta disko eran guri eskaintzeko nahikoa ahalmen dutela erakutsi.

 

 

HARREMANA:
matildamusica.com
matildathemail@gmail.com


Sarrera librea aforoa bete arte.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color