k
u
l
t
u
r

Marta Soto | kontzertua-topaketa

2021/04/23

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

15€/18€
Sarrerak erosi


Marta Soto, gure herrialdeko artista handiek txalotutako musikaren promesa gaztea, YouTuben bertsioen bideoak igotzen hasi zen eta berehala milioi bat bisita egin zituen. Alejandro Sanz, Pablo Alborán, Pablo López eta Rozalén artista handiek beren talentua publikoki aitortu zuten. Horietako batzuekin agertokia ere partekatu du.

2018ko abuztuan argitaratu zuen lehen diskoa, “Míranos” izenekoa, Espainiako salmenta-zerrendetan lehena izan zena. Lehen album horren arrakastaren ondoren, berrargitalpena egin zuen, eta, besteak beste, diskoak bi kolaborazio ditu: ‘Tanto bailes’ Blas Cantorekin eta ‘Entre otros cien’ Julia Medinarekin.

‘Tour Míranos’-rekin Espainiako hiri nagusietan ibili ahal izan da bi urtez, eta hiri gehienetan ‘sarrera agortuen’ kartela jarri du. Eta Londresko Royal Albert Hall-en eta Parisko Olympia antzokian kantatzeko aukera izan du.

Gaur egun, bigarren albuma prestatzen ari da artista. Hiru aurrerapen ditugu dagoeneko, 2020ko otsailean estreinatu zen lehen singlea, “Hoy en el metro”, eta uztailean “Podrás contar conmigo”. Azken hori konfinamenduan sortu zuen, eta bere sentimendurik zintzoenak bizitza osorako izango den adiskidetasun batean oinarrituta adierazten dituen abestia da. Haren azken estreinua “Volvería” izan da, eta horrekin zerbait berria eta desberdina eskaintzen digu, baina betiko esentzia galdu gabe.

Volvería” Gure oroitzapenen barrura bidaia. “Uste dut denok sentitu dugula gure bizitzako uneren batean leku horretara, pertsona horretara, une horretara… itzultzeko ziurtasuna… Behin eta berriz sentsazio horretara itzultzeko nahia. Hori da Volvería” Inoiz itzuli nahi ez izatea eta beti itzultzea”. Marta Soto.

Musikaren promesaren aurrean gaude, zalantzarik gabe, berezko nortasuna, ahots karismatikoa eta talentu izugarria dituena.

Kontzertu honetan, bere ibilbide labur baina biziaz hitz egingo digu, bere lan berria aurkeztuko digu eta etorkizuna nola planteatzen duen ere gurekin elkarbanatuko du.

Eguna eta ordua: 2021eko apirilaren 23a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián

Consulta aquí las normas de seguridad establecidas como consecuencia del Covid

Sarrera aurreratua: 15 € sarrerak erosi

Leihatilan: 18 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 >20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color