k
u
l
t
u
r

María Berasarte. Oñati

2016/11/12

compartir

Lekua: Santuario de Arantzazu. Oñati

Dohainik


Maria Berasarte ─“Ahots biluzia”, atzerrian definitzen duten bezala─ etengabe aldaketan, bilakaeran eta, batez ere, emozioan kokaturik bizi den artista da, berezko eta dotoreziazko xalotasunetik. Aurreko “Todas las horas son viejas” diskoan arrakasta eta aitorpen handiz Portugalgo fadoan inplikatu ostean, abeslari horrek bere grabaziorik berriena, “Súbita”, aurkezten du orain. Artistaren hitzetan, “Súbita” bere haurtzaro eta gaztaroaren, Donostian bere jaioterrian igarotako garaiaren, oroitzapen sakonena bezalako zerbait da, eta hori guztia Madrilen bizi bitartean autore, musikari eta ekoizleekin izandako topaketekin elkartuta. Funts edo muinera itzultzea da, “musika beti interpretatzailearen gainetik dagoelako egiaztapena”.

Lan berri honetan daude: “Palhaço”, Gismontirena; “Txoria txori”, Mikel Laboarena; edo “Piensa en mí”, Agustín Lararena. Ildo garbiko diskoa, inolako manipulaziorik gabe entzuleari iristen zaizkion gauzak kontatzen dituena. Lan honetan haren baliorik handiena da funtsezkoa.

María Berasarte: ahotsa, Jose Luis Montón: gitarra flamenkoa, José Peixoto: gitarra klasikoa eta Fernando Júdice: baxu akustikoa.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color