k
u
l
t
u
r

M.O.U (Memorandum Of Understanding)

2019/12/13

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


2017an sortu zen zenbait lagunen elkarretaratzearen ondorioz, hain zuzen ere, Carlos, Jose eta Jon. Hauek, 70eko eta 80ko hamarkadetan hainbat musika taldeetako partaide izan ziren, esaterako, Atman, Litus Van, Los ojos de Carmen, África, Pentágono, Exocet, Trinomial… beste askoren artean.

Taldeko kideen urteen batezbestekoa gutxitzen Iñaki gitarrista dugu, blues-rock musikazalea; musika-taldeari puntu bereizgarri bat eskaintzeaz gain, indar asko ematen dio. Olgak, leunak baina sendoak diren teklatuaren hotsen bitartez soinuaren sakontasuna eskaintzen du; horrez gain, emakumezkoaren ukitua gehitzen du koruetan. Jon, berriz, koruetako ahots-ekarpenez gain, bateriarekin taldeko erritmo indartsu eta psikodelikoa mantentzeaz arduratzen da. Josek, baxuak, taldeko musika guztia eusten duen oinarri sendoa osatzen du; eta azkenik, Carlosek gitarraren laguntzaz azken ukitua ematen dio bere ahotsarekin.

Andén pubean lehen kontzertua eman ondoren, lehen diskoa argitaratu berri dute Txabolo Records-en eskutik (txabolorecords.com); disko honek, taldearen berezko 2 konposizio eta klasikoak diren hainbat abestiren bertsioak jasotzen ditu.

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color