k
u
l
t
u
r

Lucía Fermín | Munstro Maite

2018/10/24

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Gratis


«Begietara so egiten diozu. Esan dizute gorputz-adarrak erauzten dituela esfortzurik gabe, baina ez zara bere beldur. Esan dizute itsu dauden agure gizagaixoak zelatatzen dituela. Ez zaizu iruditzen. Badakizu, entzun duzulako, ia ito zuela neskatila gajo bat ibaian. Baina ez, ez dirudi munstro bat. Berriro so egin diozu begietara. Itxita ditu. Bere barnera begira dago. Agian zuri ez zaizu munstro bat iruditzen, baina bera ongi jabetzen da bere izaeraz. Badaki zer egin duen. Badauka zerbait ospetsu egin duen pop estetikatik, baina askoz gehiago torturatik, enigmatik eta mundura ekartzen lagundu zuten poeta erromantikoen sentiberatasunetik. Lucia-ren Frankenstein ez da bilatzen ari zinen munstroa. Ez da barregarria, ez dizu ihes egiteko gogorik ematen, are gutxiago bera akabatzeko. Ulertzen duzun munstroa da. Maite duzun munstroa da. Itsas hondoan sortzen ariko litzatekeen enbatan murgilduta dirudi. Eta, hala ere, bere barnean bildurik dago bera. Zure iritzitik urrunduta. Ez du nahi zu berarengana hurbiltzerik. Zeure hobe beharrez da.»

Iñaki Ortiz

Urriak 24  > Azaroak 25
Tabakalera zentroaren ordutegia

Sarrera librea aforoa bete arte

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astearekin lankidetzan

INAUGURAZIOA URRIAK 23 – 11:00

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color