k
u
l
t
u
r

Los Saxos del Averno

2020/05/16

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

10€/14€
Sarrerak erosi


Los Saxos del Avernok zer esana ematen jarraitzen du. Voodoo shoes single 7” gisa datorren azken diskografia-lanak edonon gorespenak jasotzen jarraitzen du.

Azpimunduaren erraietatik entzuten dira deabruzko saxofoi-talde honen oihartzunak, 2019ko birarik beroena protagonizatu duelarik bere debuteko Roasted Sinner diskoarekin.

Avernoren soinua hirurogeiko R&B-tik abiatzen da eta bere abestiak su txikian prestatzen ditu; soinu horrek zure tinpanoetan durundi egiten du eta mokorrak mugiarazten dizkizu bere erritmoek liluratzen zaituzten arte, eta zuk dantza eta dantza besterik ezin duzu egin. Agian noizbait haize-sekzio gonbidatu gisa entzungo zenituzten, baina ziurtatzen dizuet ez dituzuela dastatuko Averno-ren benetako sugarrak bakarka entzuten ez dituzuen arte.

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia

Prezioa: 10 € aldez aurretik / 14 € lehiatilan
Sarrerak erosi

SPOTIFY

WEB

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color