k
u
l
t
u
r

Adrien M & Claire B “Acqua Alta”

2021/10/18

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Tableta baten bidez begiratuta, Acqua Alta liburuaren hamar orrialde bikoitzak antzoki txikiak bihurtzen dira, eta bertan dantza bat garatzen da neurrira garatutako aplikazioari esker. Paper zuri tolestuak eta tintazko marrazkiak purutasun grafikoan eta zuri-beltzean sinpletasunean biltzen dira, uraren imajinarioz jositako munduan dantzan dauden minia- turazko izakien bizitza artifiziala.

Labo XL3 – Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia – Programa

Antolatzailea:

NODE Donostiako dantza, performance eta ikus- entzunezko konpainia da. 2016an sortua, Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdi- nek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira.
Konpainiak Feria Internacional de Danza y Teatro de Huesca-n, BAD Bilbaon, Dantza Hirian, dFerian, Umore Azokan edo Le Temps d’Aimer la Danse-n antzeztu du, besteak beste. Sortutakoak, Aterpean, Bilbao Eszena edo Baratza Aretoa bezalako egonaldi artistikoak jaso ditu eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa jasotzen du.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

Urriaren 18tik 23ra

Astelehenetik asteazkenera 10:00-14:00 | Ostegunetik larunbatera 17:00-21:00

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color