k
u
l
t
u
r

Les Fous_bertan behera

2020/03/17

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


2011n sortu zen ahots-hirukote gisa, Santi Romanok eta Ainhoa “Noa” Eguigurenek Olatz Otxoa “Otxi” ezagutu zutenean, azken horrek eman baitzien Les Fous (eroak) izena hartzeko behar zuten eromen dosia. Orduan hasi ziren gaur ezaugarritzat duten soinuari forma ematen: R & B, pop eta soularen arteko fusio bat. Taldearen bigarren EP-ak, Feel Fine (2015), ate asko ireki zizkien, haien artean Heineken Jazzaldikoak, non 2016, 2017 eta 2018an hartu baitzuten parte.

Kideak: Santi Romano (konposizioa, ahotsa, pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkusioa), Olatz Otxoa Otxi (ahotsa, perkusioa).

Kontzertu hau 2020ko uztailaren 22tik 26ra artean garatuko den 55. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko ikus-entzuleen aurreko emanaldien egutegiaren barruan dago.

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color