k
u
l
t
u
r

Lemy River_bertan behera

2020/04/03

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Lemy River, “Peachy Joke” taldeko lider eta konpositore izan zena, Bartzelona utzi eta bere taldekideekin Euskal Herrira itzuli da musika proiektu berri, bestelako eta harrigarri batekin.

Hainbat estilotan mugitzen da. Pop, psikodelia eta elektronikako pintzelkada batzuk egiten ditu. Baina Lemyk dio ez daukala norabide argirik, abesti bakoitza norbanako berri bat dela eta nahi duen bezala janzten duela.

Oso laster argitaratuko duten EPtik lehen gaia, “Control,” kaleratu berri dute. EPan 4 abesti daude duela bi urte grabatuak Hans Kruger-en Montreal Estudios-en Small Signs/Honoluluko Lea-ren eta “Peachy Joke”ko Bop-en laguntzaz.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

Sartzea dohainik aforoa bete arte

  Lemy River taldea 2019/20 Kutxa Kultur Musika egonaldietarako hautatua izan da.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color