k
u
l
t
u
r

LAMIAK “Itsuen Aroa” + Rodeo “Ezherrian”_bertan behera

2020/04/17

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Lamiak, donostiako power trio gazteak, bere lehenengo lana “Itsuen Aroa” aurkezten du. Hard rock esanguratsu bat dute, stoner eta metal ukitu batzuekin.

Ander Aramburuk (gitarra eta ahotsa), Xabier Arrazolak (bajua), eta Xabier De la Fuentek (bateria) osatzen dute taldea.


Rodeo
Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu zuten. 2019ko urte bukaeran 4 abestiko EP bat grabatu berri dute.

2019ko urtarriletik aurrera DILMUN disko aurkezten jardun dira eta 2020an “Ezherrian” EP berriaren aurkezpenarekin hasiko dira.

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia/San Sebastián

Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color