k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

LABO GO9 | “EL.LLA” – Miren Lizeaga/Agus Martinez

2019/02/28

compartir

Ordutegia: 15:00 – 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Dantza garaikidea.

EL.LLA | Bi-ren arteko anatomia harremana. Zentzugabekeria handienetik, xehetasun txikieneraino doana, ezezaguna den hartan arakatuz. Gorputzek gu baldintzatu gabe, exijentzian bukatzen den bilaketa eta hazkuntza etengabea, non norbanakoa den izatedun bakarra.

15:00 – 19:30 Entsegu irekia
19:30 – 20:30 Erakustaldia + Solasaldia


Miren Lizeaga

Miren Lizeaga donostiarrak Gasteizko udal dantza kontserbatorioan eta Kolonia (Alemania)ko dantza garaikide eta musika unibertsitatean egin zituen bere dantza ikasketak. Dantzaz Konpainian eman zituen lehen pausuak lan arloan. Bertan, nazio zein nazioarteko koreografoekin lan egiteko aukera izan zuen. Gaur egun, Matxalen Bilbao koreografo bizkaitarrarekin dabil lanean. Horrez gain, Dantzaz Konpainia eta Teatro paraisoren elkarlanari esker, ”EHUNA” izeneko dantza piezaren sortzaile eta dantzarietako bat da. Lan honek, dantza, ikusle txikienari gerturatzea du helburu.

Agus Martinez

Agus Martinezek dantzarako bidea goiz hartu zuen Sonia Del Barrio -ren eskutik Irungo Musika eta Dantza eskolan. Berandugo bere dantza ikasketak Burgosera bidali zioten, formazioa bukatzeko eta profesionala izateko. Profesionalki DANTZAZ Konpainia aukera eman zion dantza era askotan landuz eta koreografo internacional eta hemengoekin. Hemendik bere bidea jarraitu zuen Italian, Balletto Teatro di Torino konpainian; bi urtez lanean Marco de Alteriis buru bezela.


Antolatzailea: NODE K.E.

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

ERAIKINEKO OBRAK DIRELA ETA, EKITALDIA KUTXA KULTUR KLUBERA LEKUALDATU DA (1. SOLAIRUA, TABAKALERA)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color