k
u
l
t
u
r

Labo Go32 | Denis Martínez Roque “365”

2021/04/30

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Labo Go32 jardunaldiaren antolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla eta, gaurko saioak artista aldaketa izango du.

“365” da Denis Martínez Roque artista kubatarra une honetan garatzen ari den pieza. Argiak protagonismo berezia hartzen duen pieza. Garazi Arrese interpreteak eta Denis Martínez berak zuzenean erakutsiko dute mugimenduaren materiala birsortzeko ikerketaren metodologia. Zuzeneko erakustaldiaren ondoren, ikus-entzunezko pieza baten bidez egitura koreografikoa sortzeko fase bat proiektatuko da videowall-ean.

Sortzen ari den lana, Dantzan Bilaka 2021 egitarauaren barruan.

“365”

Euskal Herrian egon naizenean konturatu naiz gure bizitzetan eragin handiena duen elementuetako bat dela argi-aldaketa eta argi-kalitatea. Horregatik, gorputzak marraztu eta moldatzen dituen elementu eszeniko horretan jarri nahi dut arreta, “365” dantza garaikideko piezan egingo den ikerketa egiteko, zeina, aldi berean, urteko lau urtaroetan oinarritzen baita. Hala, bada, mugimendu koreografikoaren eragile gisa erabiliko dudan funtsezko tresna nagusia kromoterapia izango da. Helburu nagusia da aztertzea nola erreakzionatzen duen buruak eta gorputzak argi eta kolore desberdinen eraginpean, hotzenetatik beroenetara.

Fitxa artistikoa:

Antzezleak: María Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese.
Musika: Ibon Aguirre.
Argazkia: Laura Corrales Astorgano.
Zuzendaritza eta koreografia: Denis Martinez Roque.

Eguna eta ordua: apirilak 30, ostirala
19:00 | “365” Garazi Arrese eta Denis Martinez Roque: Work-in-progress + ikus-entzunezkoak.
19:40 | Solasaldia.
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Sarrera aurreratua: 3 € Sarrerak erosi 

Leihatilan: 3 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 >20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Antolatzailea: NODE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color