k
u
l
t
u
r

LABO GO20 | Nerea Gurrutxaga + Oihana Vesga | Leiho zikin, zeru garbi

2020/01/31

compartir

Ordutegia: 17:00 - 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Emakumearen espazioa erreklamatzea zer den hausnartu nahi dugu. Espazioa kontzeptu gisa kontsideratuz, honek gorputzean eta genero jarreran duen eragin zuzena aztertu nahi dugu. Mugimenduaren ikuspegi binarioa zalantzan ipiniz, dantzaren bitartez aukera ezberdinak garatu nahi ditugu.

Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituen desorekek eta zalantzazko egoerek garamatza emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa etab. edukitzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora.

Erreferentzia teorikoak erabiltzeaz gain, gorputzaren lanketatik atera daitezkeen ezagutzei eta hauen irakurketa posibleei ere emango diogu balioa.

Dantza garaikidea. Sormen prozesuan lana. Sortutakoak 15 aukeratutako proiektua.

Sortzaileak eta interpretea: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga | Kanpoko aholkularia: Gorka Gurrutxaga.

   Nerea Gurrutxaga

Nerea-k Londreseko The Place ( London Contemporary Dance School) unibertsitatean eta Eskoziako Scottish Dance Theatre konpainian burutu zituen ikasketak ( 2011-2015).  Azken urteetan profesional gisa, Nereak Eskoziako Curious Seed eta Barrowland Ballet nagusiki, Irlandako Lucia Kickham koreografarekin eta Andrés Alarconekin ( Euskal Herrian) egin du lana batik bat. Dantza eta musika landuz, ikuskizun inprobisatuak egiten dituzten kolektibo baten parte da Glasgow-en, Collective Endeavours (2016-2019). Sortzaile gisa, Gorka Gurrutxaga anaiarekin batera,’ Bisonte bat bihotz heriarentzat ‘ ikuskizuna azaldu zuten. Suedian ” Utopisistas” proiektuaren sortzaile eta interprete da beste hiru sortzaileekin batera.  Gaur egun dantzari eta sortzaile gist jarraitzen du lanean, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo

   Oihana Vesga

Oihanak Biarritzeko Maurice Ravel Kontserbatorioan eta Londreseko London Contemporary Dance School eskolan burutu zituen dantza ikasketak, azken honetan dantza garaikideko gradua eta ondoren koreografiako masterra eginaz. Dantzari gisa Londreseko Richard Alston Dance Company konpainian hasi zuen ibilbide profesionala. Ondoren hainbat koreografoekin egin du lan, Simona Bertozzi, Joe Moran, Didy Veldman, Rick Nodine, Myriam Perez Cazabon eta Blanca Arrieta-rekin besteak beste. Koreografiari dagokionez bere lanak Londreseko Robin Howard Dance Theatre antzokian, Figuereseko Agitart Jaialdian, Biarritzeko Temps d’Aimer jaialdian eta Paso a 2- Certamen Coreográfico de Madrid-ean aurkezteko aukera izan du. Egun dantzari eta sortzaile gisa jarraitzen du lanean, bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

17:00 – 19:30 Entsegu irekia.
19:30 – 20:30 Erakustaldia + Solasaldia.

Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color