k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Labo Go14 | Tria + El.lla | Kutxa Kultur Gauak

2019/07/12

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Zabaltza

Dohainik


Erabaki bat hartu behar dugunean, une erabakigarri bat agurtu eta gure bizitzan aldaketa bat aurreikusten dugunean, nola jokatzen dugu? Zer balore ditugu kontuan? Erabaki zuzena hartu al dugu?

Hau da Triaren abentura. Nola onartu etorkizun hurbila eta porrot edo arrakasta?

Interpreteak: Jaiotz Osa. Paula Parra.
Koreografia: Jaiotz Osa.
Jantziak: Xabier Mujika.
Eszenografia diseinua: Patio.
Eszenografia gauzatzea: Alvaro Ledesma.
Ekoizpen exekutiboa. Distribución:Ana Barrantes.
Argazkia. Bideoa: Patio.
Produkzioa. Comunicación: NODE.
Zuzendaritza. Musika. Egilea: Ion Estala.


EL.LLA | Bi-ren arteko anatomia harremana. Zentzugabekeria handienetik, xehetasun txikieneraino doana, ezezaguna den hartan arakatuz. Gorputzek gu baldintzatu gabe, exijentzian bukatzen den bilaketa eta hazkuntza etengabea, non norbanakoa den izatedun bakarra.

Miren Lizeaga

Miren Lizeaga donostiarrak Gasteizko udal dantza kontserbatorioan eta Kolonia (Alemania)ko dantza garaikide eta musika unibertsitatean egin zituen bere dantza ikasketak. Dantzaz Konpainian eman zituen lehen pausuak lan arloan. Bertan, nazio zein nazioarteko koreografoekin lan egiteko aukera izan zuen. Gaur egun, Matxalen Bilbao koreografo bizkaitarrarekin dabil lanean. Horrez gain, Dantzaz Konpainia eta Teatro paraisoren elkarlanari esker, ”EHUNA” izeneko dantza piezaren sortzaile eta dantzarietako bat da. Lan honek, dantza, ikusle txikienari gerturatzea du helburu.

Agus Martinez

Agus Martinezek dantzarako bidea goiz hartu zuen Sonia Del Barrio -ren eskutik Irungo Musika eta Dantza eskolan. Berandugo bere dantza ikasketak Burgosera bidali zioten, formazioa bukatzeko eta profesionala izateko. Profesionalki DANTZAZ Konpainia aukera eman zion dantza era askotan landuz eta koreografo internacional eta hemengoekin. Hemendik bere bidea jarraitu zuen Italian, Balletto Teatro di Torino konpainian; bi urtez lanean Marco de Alteriis buru bezela.


Lekua: Kutxa Kultur Zabaltza (4. solairua, Tabakalera)
Iraupena: Tria 15´ | El.lla 15´

NODE

Ingurune kulturaletan lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen eta kudeatzen dituen diziplina anitzeko konpainia hibridoa gara. Sorkuntzan murgilduta, edukiak sortzen ditugu komunikazio kanal berrien bila gauden bitartean. Gure helburua sortzaile aktiboz osatutako sare baten alde lan egitea da, bere ingurunearekin garatzen den sare irekia eta malgua. Gure buruan ditugun ideia guzti horiek sustatzen duen laborategia, hain zuzen ere.

Gure berezko eduki artistikoa sortu, ekoiztu, komunikatu eta banatzen dugu; dantza garaikide, antzerki eta ikus-entzunezko lan eszenikoak eta aldi berean euren sortze prozesuak sortzen dituzten eduki artistiko paraleloak; erakustaldiak, entsegu publikoak dokumentazioa, instalazioak, erakusketak, disziplina anitzeko arte ekimenak edo akzio iragankorrak.
Sorkuntza da gure eremua eta partekatzea, gure helbura.

SARRERA LIBRA AFOROA BETE ARTE
Oharra: eguraldi txarrarekin programazioa Kutxa Kultur Plazan izango da

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color