k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Labo Go10 | “Dantza eta zinema zirriborroak” – Oihana Varela/TheKrowFilms

2019/03/28

compartir

Ordutegia: 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Dantza garaikidea + Ikus-entzunezkoak + Solasaldia.
Oihana Varela koreografa eta dantzariak eta Ibon Taboada (Thekrowfilms) filmmakerrak beraien proiektua aurkeztuko dute, “Dantza eta zinema zirriborroak”, osteguna Martxoaren 28an, 19:30 tan Kutxa Kultur Kluba espazioan.

Lan hontan bi artisten elkarlana ikusiko dugu, bi urte daramatzate dantzaren gorputz lengoaia eta zinemaren lengoaia arakatzen. Mugimenduaren eta kamararen bitarteko erlazioa arakatzen ari dira, dantza zineman integratuaz eta bideodantzak sortuz.

Era berean,Oihana Varelak dantza inprobisazio metodo bat sortu du, nun mugimendu organikoren informazioari eta bat batekotasunari garrantzia ematen zaion. Gorputzaren ezagupenetik datorren metodo bat da. Agustin Martinezek hasiko du Saioa, proiektu honen dantzarietako partaide bat da eta improbisazio saio bat egingo du.

Ondoren, artistek hiru videodantza aurkeztuko dituzte: “Unidad”, “Trans- Lúcido” , eta “Reseteo”, azkeneko hau festibal desberdinetan egon da,Irlanda, Chipre, Berlín, Malta eta Iruña-Donostian. Bukatzeko solasaldi bat eskeiniko dute artistek.

Antolatzailea: NODE | KULTUR ELKARTEA


Sarrera librea aforoa bete arte.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color