k
u
l
t
u
r

LABO GO 22 | Myriam Perez Cazabon – HIRU (3)_bertan behera

2020/03/18

compartir

Ordutegia: 17:00 – 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


HIRU(3) aukera berriak eraikitzeko helburuarekin planteatutako Myriam Perez Cazabon koreografoaren proiektu berria da, sorkuntza prozesuari eta ibilbideari garrantzia eman nahi diona. Laborategi ideia batetik abiatuta, ikerketan eta kontzeptuen transmisioan sakonduz, prozesuari beharrezko denbora eskeintzeko ahalegina da. Biltzen ditu, beraz, sormen prozesurako lan-egitura sendo bat garatzeko eta lengoaia pertsonala definitzeko helburuak, zeinak oinarritzat hartuz, material koreografikorekin esperimentatzeko aukera erreztuko duten. Komunikazioaren eraikuntzan beharrezkoak diren entzutean eta begiradan sakontzenko saiakera da.

HIRU(3), hiru bizikidetza atal edo espazio eszenaratzen dituen ez-ohiko espazioetarako dantza-lan esperimental bat da.

Gertaerek izaera zikliko bat izan ohi dute. Haisera, korapiloa eta amaiera. Edo hurrengo hasiera bat… Gertaera orok bere ondorioa baitu.

Hiru atal, non distantziak eta denborak eragina duten, non pertsonaien arteko erlazioek eta begiradek dimentsio desberdinak hartzen dituzten: hiru pertsona, hiru gune eta hiru une. Lehen, orain eta gero…

Egun desegonkortasuna nagusi den garaia izanik, gertaeren izaera ziklikoa isladatu nahi du HIRU(3)-k: oreka eta desorekaren arteko muga zehazgabea, joan-etorrien errepikapen mugagabea. HIRU (3) eraldatzeari buruz ari baitzaigu, begietara begiratzeari buruz. Eta aukera berriei buruz: “El encuentro. Los ojos. Una despedida. Y los espejos”. INVISIBLE – Victor Iriarte.

Zimendu zehatzetatik habiatutako pieza moldagarri eta eraldagarri bat da, une bakoitzean bizigarria dena. Etengabeki eraikitzen den dantza lana.

Dantzariak: Eneko Gil, Leire Otamendi, Beñat Urretabizkaia, Olaia Valle.
Kanpo begirada: Mizel Theret.
Zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon.

MYRIAM PEREZ CAZABON

Oiartzun, 1981) Irungo bizilagun, dantzan lehen hurratsak Donostian eta Irunen ematen ditu. Dantza garaikideko goi-mailako ikasketak Rotterdameko CODARTSen burutzen ditu. 2004 urtetik, sorkuntza, interpretazioa eta pedagogia/transmisio arloak uztartzen ditu, disziplina desberdinetako artista eta konpainiekin elkarlanean arituz.

Norebere interesak azaleratzeko beharrak eta norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzatuta, bere konpainia pertsonala sortzen du 2016 urtean, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari eta Gipuzkoako Dantzagunearen eta Donostia Kulturaren babesari eta elkarlanari esker.

Ibilbide honetan NERE AZALEAN ARROTZ (2017, SAREA Euskadiko Antzoki Sareak gomendaturikoa), MUTU (2018, Begirada Gurutzatuak 2020rako hautatua) eta ICEBERG (2019) dantza lanak estrenatu ditu. HIRU(3) bere laugarren proiektua da, PUNTO DE FUGA (2019, Punto de Fuga Espazioa) eta SORTUTAKOAK 15 (2020, Gipuzkoako Dantzagunea) egonaldiei esker hasiz bere sorkuntza ibilbidea.

Dantza garaikedea
Entsegu irekia + Erakustaldia + Solasaldia

Sortutakoak 15 aukeratutako proiektua

Martxoak 18 | 17:00 – 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Antolatzailea: Node

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color