k
u
l
t
u
r

LABO GO 21 | Altraste Danza – Mientras llueva

2020/02/27

compartir

Ordutegia: 17:00 - 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Mientras llueva

Bizitza mugatua dela sentitzea, eta gertatu beharrekoa gertatzen bada ere, dena mugitzen dela sentitzea, euriak han eta hemen behatzen gaituen bitartean. Mientras llueva musika- eta dantza-pieza bat da, eta inspirazio-iturri handitzat ditu Mariana Pinedaren bizitza eta beren idealak defendatzen hil diren pertsona guztiak.

Euria egiten duen artean, bizitzak aurrera egiten du eta behatzen gaitu.

Handitasun horretan izaki mugatuak ara gu.

Egunen batean desagertuko direnak…

Eta, orduan, une horretan hain justu, gure idealen arrastoa baino ez da geratuko.

Gure ekintzen isla euriak botatako ur tanta bakoitzean.

Zuzendaritza eta interpretea: Zuriñe Benavente
Soinu-sorkuntza eta interpretea: Ignacio Monterrubio
Eszenografia diseinua: Kike Blanco
Argiztapena: Cristina Bolivar Libertad
Arroparen diseinua Carme Puig de Valli Plantés

 Altraste Danza

Zuriñe Benavente-k eta Ignacio Monterrubio-k bost urte baino gehiago daramate dantza eta mugimenduaren hizkuntza berrien inguruko esperientziak bilduz. ALTRASTE DANTZA Konpainia sortzen dute. Haien sorkuntza lanak aurkezten dituzte, mugimendua, soinua eta hitzari indarra emanez. Danzálava ere antolatzen dute, Gasteizko dantzari profesionalei zuzendutako proiektua. Muestra irekien bitartez publikoaren sentsibilizazioa landuz eta workshop-ak ere antolatuz, Mark Tompkins, Vera Mantero, Jeremy Wade, Daniel Abreu, Amalia Fernández, Guillermo Weickert, Mónica Valenciano, Victoria P. Miranda, Katie Duck edo María Muñoz bezalako profesionalakin, besteak beste. Haien esperientzia artistiko eta pertsonalak performer, dantzari eta publikoari hurbilduz.

Dantza + Testua + Musika zuzenean
Entsegu irekia + Erakustaldia

Sortutakoak 15 aukeratutako proiektua

Otsailak 21 | 17:00 – 19:30 Entsegu irekia | 19:30 – 20:30 Erakustaldia + Solasaldia
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

Antolatzailea: Node

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color