k
u
l
t
u
r

LABO GO 19 | Oihana Vesga + Mikel Vesga

2019/12/26

compartir

Ordutegia: 17:00 - 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


LABO GO 19 – Oihana Vesga + Mikel Vesga – “Elkarrizketan / About a common place”.

Dantza garaikidea. Sormen prozesuan lana.

‘Elkarrizketan / About a common place’, aita eta alabak burutzen duten elkarrizketa dantzatu baten islada da. Ondarea, zaintza, oreka eta ezjakina dira, besteak beste, garatzen dituzten arloak. Sormen prozesuan jarraitzen duen lana da.

Eszenan: Mikel Vesga y Oihana Vesga | Koreografia: Oihana Vesga.

Oihana Vesga

Oihanak Biarritzeko Maurice Ravel Kontserbatorioan eta Londreseko London Contemporary Dance School eskolan burutu zituen dantza ikasketak, azken honetan dantza garaikideko gradua eta ondoren koreografiako masterra eginaz. Dantzari gisa Londreseko Richard Alston Dance Company konpainian hasi zuen ibilbide profesionala. Ondoren hainbat koreografoekin egin du lan, Simona Bertozzi, Joe Moran, Didy Veldman, Rick Nodine, Myriam Perez Cazabon eta Blanca Arrieta-rekin besteak beste. Koreografiari dagokionez bere lanak Londreseko Robin Howard Dance Theatre antzokian, Figuereseko Agitart Jaialdian, Biarritzeko Temps d’Aimer jaialdian eta Paso a 2- Certamen Coreográfico de Madrid-ean aurkezteko aukera izan du. Egun dantzari eta sortzaile gisa jarraitzen du lanean, bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere.

Mikel Vesga

Mikelek Zuzenbideko Lizentziatura ikasketak burutu zituen EHUko unibertsitatean. Bi urtez abokatu gisa aritu zen lanean, eta hogeita hamar urtez Estatuko Administrazioan funtzionario gisa atzerritarren eta espaniarren dokumentazioaren arloan. Ingelesa, frantsesa eta italiera hitz egiten ditu, eta literaturaren zalea da. Azken hiru urteetan Donostiako Mariaren Bihotza koralean parte artu du.

Abenduak 26 | 17:00 – 19:30 Entsegu irekia. | 19:30 – 20:30 Erakustaldia + solasaldia
Lekua: Kutxa Kultur Plaza  (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color