k
u
l
t
u
r

LABO GO 18

2019/11/28

compartir

Ordutegia: 17:00 – 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Puy Barral + Rubén Aldelda – Mugimenduko elkarrizketa. Dantza garaikidea + Testua.
LABO XL(1) Jaialdia urrian ospatu zen eta geldialdiaren ondoren, datorren ostegunean, azaroaren 28an, LABO GO itzuliko da Kutxa Kultur Plazara. Oraingoan, Puy Barral eta Ruben Albelda artistak izango ditugu gure artean

17:00 – 19:30 Entsegu irekia.
19:30 – 20:30 Erakustaldia + Solasaldia.

Hitzaren eta gorputzaren bidez, Puyk eta Rubenek beldurraren inguruko elkarrizketa bat aurkeztuko dute. Emozio horrek eragina du erabakiak hartzeko garaian eta besteekiko eta gurekiko harremanetan. Beldurra, bizitzan aurrera egiten laguntzen digun motorra, kide aliatua, izan daiteke edo geldiarazi eta blokeatzen gaituen etsaia

Jatorrizko ideia: Puy Barral eta Rubén Albelda.
Testuak: Puy Barral eta David Testal.
Ahotsa: Puy Barral.
Mugimendua: Puy Barral eta Rubén Albelda.

Puy Barral

Puy Barralek geldialdi bat egin du odontologian eta klinikako lanean, bere sormen propioa arakatzeko, eta idazkeraren, hitzaren eta ahotsaren bidez plazaratzeko. Une honetan, ‘Respira y Crea’ egitasmoan parte hartzen ari da, sormenaren eta autoezagutzaren garapena arnasaren eta erabateko arretaren bidez ikertuz.

Rubén Albelda

Dantzari profesionala da, dantza klasikoan eta dantza garaikidean trebatua Bartzelonako Institut del Teatren eta Holandako Rotterdam Dance Academyn. Besteak beste, koreografo hauekin egin du lan: Jo Stromgren, Sharon Eyal eta Gai Behar, Danièle Desnoyers eta Jose Navas, Guy Weizman eta Roni Haver, Marcel Leemann, Ann Van den Broek, Sungyop Hong eta Koen Agustijnenen. Bere ibilbidea Herbehereetan, Alemanian edo Ingalaterrako hainbat dantza konpainiatan garatu du

Antolatzailea: Node

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia
SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color