k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Bizimodua Donostian karlisten mehatxu eta bonbardaketa garaian (1873-1876)

2018/11/13

compartir

Ordutegia: 19:30
Lekua: Kutxa Kultur

Dohainik


1873ko udan, 2. karlistaldia hasi eta zazpi hilabetera, karlisten erasoa gertatu zen Gipuzkoan. Gipuzkoako herri guztiak joan ziren banan-banan matxinoen mende eroriz. Familia liberalak Donostian babestu ziren. Hiriburuak, lehorretik bakartua eta base militar bihurtua, bere baliabide guztiak erabili zituen gerra-ahalegin hartan. 2.000 boluntario elkartu ziren hiria babesteko milizian, eta bitartean armadak eraso-operazioak egin zituen kanpoan. 1875eko udan karlistek hiria bonbardatzeari ekin zioten Arratzain mendiaren magalean dagoen Bentazikin-etik.  Jaurtigaiak erraz iristen ziren hiriko auzoetara. Donostiak beti izan zuen hiri alai eta animatuaren ospea, festa eta jaialdi publikoak egitera oso emana baitzen. Gerrak amaiarazi zituen festa eta ospakizun haiek guztiak, ia erabat desagertu zirelarik.

Hizlaria: José Antonio Recondo, medikua eta idazlea
Aurkezlea: Sebastián Agirretxe

Catalina Erauso Arte Elkarteak Kutxa Kultur Gelak programarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia

Hizkuntza: gaztelera
Sarrera libre aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color