k
u
l
t
u
r

La vida por delante

2022/12/03

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua)

8€/10€
Sarrerak erosi


“La vida por delante” Momok kontatutako baztertuen istorio samurra da. Madame Rosaren pentsioan bizi den haur arabiarra da Momo. Madame Rosa, Auschwitzetik bizirik atera eta prostituta izandako juduak, Parisko auzo pobre batean hartzen ditu abandonatutako haurrak.

Momok bizi-ikaskuntza egiten duen giza paisaia zikina deskribatzen du testuak. Nerabeen erregistroarekin arrazismoa eta materialismoa salatzen ditu eta gogoeta egiten du zahartzaroa, bakardadea, eutanasia, erlijioaren inguruan.

Romain Garyk 1975ean Emile Ajar-en izengoitiarekin “Gouncourt” saria irabazi zuen “La vida por delante ” eleberriarekin. Ondoren, haren bertsio zinematografikoak “Madame Rosa”, bere indarraldi osoagatik eta ironia, xalotasun eta maitasun ukituengatik harritu gintuen.

Oraingoa, Xavier Jaillard-en antzerki-egokitzapena da, eta Josep María Vidalen itzulpena.

Hizkuntza: gaztelania

Sarrera aurreratua: 8 €. SARRERAK EROSI 

Leihatilan 10 €. Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da.

Lehiatila: (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:00etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Entrecajas fusión 2002. urtean sortu zen Kultur Elkarte bat da. Jarduera nagusia antzerkia da.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color