k
u
l
t
u
r

La Casa de Bernarda Alba

2020/02/15

compartir

Ordutegia: 20:00 - 22:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

8€
Sarrerak erosi


“La Casa de Bernarda Alba” Federico García Lorcaren azken antzezlana da. 1945ean estreinatu zen, Buenos Aires hirian, Margarita Xirgú-ren konpainiaren eskutik. Lorcak ez zuen inoiz antzoki batean eszenaratua ikusi. Espainiako herrietako emakumeen drama hau idazten amaitu eta gutxira fusilatu zuten poeta andaluziarra, 1936ko abuztuaren 19an.


Theatrola antzerki taldea Donostian sortu zen 2012an. Katuarraiak kultur elkartearen baitan jaiotako talde honek sei antzezlan taularatu ditu orain arteko ibilbidean. Horietako lau -“Gona Gorriak”, “Verde Esmeralda” “Greensleeves” eta “Kixmi”- jatorrizko gidoietan oinarrituak; beste biak, “Amadeus eta “La Casa de Bernarda Alba” moldapenak. Kontadores, Donostiako Antzoki Zaharra, Tabakalera edota Oñatiko Santa Ana antzokian egin ditu emanaldiak.

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera). Donostia
Hizkuntza: gaztelania

Sarrera 8 € | sarrera erosi

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color