k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Modaren desfilea | 10 urte

2021/10/21

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria

Sarrera gonbidapenarekin

Zozketa


Kutxa Kultur Modan ospakizun-aldian gaude. Dagoeneko 10 urte dira modaren sektorean tokiko talentuaren, aniztasunaren, jasangarritasunaren eta sormena profesionalizatzearen aldeko apustua egiten ari garela. Desfileak, prestakuntza, topaketak, masterclassak, ekintza komertzialak, kultura-arloko eta moda-enpresetara eta showroom-etara egindako bisitak dira, besteak beste, urte hauetan sustatu ditugun ekintzetako batzuk. Ez gara gelditu. Baina gure ilusioak bere horretan jarraitzen du, benetan sinesten dugulako egiten dugun horretan.

Kutxa Kultur Moda programatik igaro diren 27 diseinatzailek beren sorkuntza-lanak aurkeztuko dituzte Cristóbal Balenciaga Museoan, San Sebastián Moda Festival Udazkena-Negua-ren esparruan.

SSMFren 2021/22 udazken-neguaren edizioa urriaren 20tik 23ra egingo da, eta, partida hirukoitzez, Balenciaga Museoaren, Kutxa Kultur Modaren eta Otaduyren bizi-hamarkada ospatzen du.

Beren bildumen zati bat erakutsiko duten markak honako hauek dira: Marta Arribas, Hamar_13, Amarenak, Maixala, Sai·Suo, Baztarrika, Haizea Arranz, Maider Alzaga, Ianire Soraluze, Ansola & De Oliveira, Lette, Laza Clothing, Ione Iruretagoiena, Fanny Alonso, Nerea Lurgain, Lavandera, Nahia Salaberria, Clara Virgili, AAIN, EME by Mei, Eli-two, Tytti Thusberg, Ural, Soia Bridal, Inge Zubeldia, Iraia Oiartzabal/Getary eta RE_by Bárbara León.

Hitzordua 2021eko urriaren 21ean (osteguna) izango da, 20:30ean. Edukiera mugatua. Sarrera gonbidapenarekin.

Desfilera joan nahi duzu? Sarreren zozketa. Parte hartzeko

📌 @kutxakultur-en jarraitzaile izan
📌 Aipatu (@xxxx) norekin joango zinatekeen

Parte hartu urriaren 20ra arte (12:00)

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color