k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Modako egoiliarren erakusketa Jantziaren Zentroan

2020/10/31

compartir

Lekua: Kapitain Etxea. Jantziaren Zentroa

Dohainik


Jantziaren Zentroak ‘Kutxa Kultur Moda’ programako egoiliar diren hamar diseinatzaile gipuzkoarren lana ezagutzeko aukera eskainiko du berriro udazken honetan.

Hamar marka horiek look edo osagarri propio bat eramango dute erakusketara, eta doan ikusi ahal izango da Errenteriako Kapitain Etxeko beheko solairuan.

Erakusketa horretan ikusgai izango diren lanen diseinatzaileak Elixabet Perdiguero, Fanny Alonso, Laza Clothing (Maialen Apaolaza), EME by Maialen Porroy, Amarenak (Oihane Pardo), Akukuna (Sonia Cepa), Ural (Jon Alkain), Natural Killer (Itxaso Segués), Nahia Salaberria eta Re_by Bárbara León dira.

Diseinu horietako batzuk propio egin dira San Telmo museoan urriaren 24an izango den Kutxa Kultur Moda desfilerako, GdM Jaialdiaren barruan, eta programan sartu berri diren beste hainbat diseinatzaileren lau look gehituko zaizkie. Moda jasangarria da, independentea eta tokikoa, estilo pertsonal eta ausartarekin, sortzaileek eskuz egina.

ITXASO SEGUÉS
NATURAL KILLER
ELIXABET PERDIGUERO
ELI-TWO
FANNY ALONSO MAIALEN PORROY
EME
SONIA CEPA
AKUKUNA
OIHANE PARDO
AMARENAK
JON ALKAIN
URAL
NAHIA SALABERRIA MAIA APAOLAZA
LAZA CLOTHING
BARBARA LEON
RE_

Talentu gazte hauen lanez gozatu nahi duenak Jantziaren Zentroan egin dezake.
Jantziaren Zentroa – Kapitanenea Kalea, 6, Errenteria

Datak: Urriaren 31tik azaroaren 29ra

Ordutegia:

Larunbata 11:00 – 14:00 | 17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak 12:00 – 14:00

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color