k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Modak kultura tradizional inklusiboa bultzatzen du DravetTzari

2020/12/16

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Euskal jantzi tradizionalen erakusketa. Gero Axular Kultur Taldearen eta ApoyoDravet elkartearen arteko lankidetza.

DravetTZARI Dravet sindromea duen 15 urteko dantzari bat da. Haren historiak sindrome horri buruzko kontzientziazioa sortzen eta kultura inklusiboa sustatzen lagunduko digu.

Euskal kulturak, jatorri eta interes desberdinetako eragileen ekarpenak batzen direnean, gizarte-eraldaketarako elementu gisa dituen aukerak azpimarratzeko ere balio du.

#dotorejantzi da proiektu berri hau barne hartzen duen ekimena. Azken helburua baserritar jantziari balioa ematea da. Horretarako, San Tomas egunean janzteko gonbidapena luzatzen da, tradizioa indartzeko, jantzi tradizionalaren kultura zabaltzeko eta jantziaren diseinua bultzatzeko.

«Harrotasunez, ez harrokeriaz»; jantziaren erabileraren aurrean sentitzen duguna oso garrantzitsua da proiektu honetan. Baserritarrez janztea ez da mozorrotzea, gure historia berreskuratzea baizik. Ohiturak berpiztea eta gure kulturaren, harrotasunez transmititzen jarraitu nahi dugun euskal kulturaren, oinarriak gogoratzea da.

IREKIERA: Abenduak 18 | 18:30 | Ezinbestekoa da HEMEN izena ematea

Erakusketa

2020ko abenduaren 16tik 2021eko urtarrilaren 6ra | Tabakalera eraikinaren ordutegia

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Sarrera doan aforoa bete arte

  

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color