k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Txikijazz “The International Classic Jazz All Stars”

2022/07/21

compartir

Ordutegia: 12:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


The International Classic Jazz All Stars talde aparta da, Jazz Klasikoan munduan diren musikari onenetako batzuk biltzen dituena; nazionalitate desberdinetako interpreteek eratutako proiektu honetan lehen mailako ikuskizun musikal bat eskaintzen dute, betiere Jazz Klasikoaren hizkuntza intenporalaren bitartez.

Taldeak, dagozkien instrumentuetan Jazz Klasikoaren barruan gailentzen diren musikariek osatuak, sekulako indarra darion Jazz bat, dotorea bezain bizia, proposatzen du bere edizioetako bakoitzean, eta horrela erakusten dute zein eraginkorra den musika hizkuntza unibertsal gisa. Izan ere, bere bitartez, askotariko jatorrietako artistek beren kulturak eta eraginak uztartzen dituzte Jazzaren hizkuntzaren izendatzaile komunaren pean.

Kideak:

Howard Alden (gitarra)
Dan Barrett (tronboia)
Enric Peidro (saxo tenorra)
Richard Busiakiewicz (pianoa)
Dave Chamberlain (kontrabaxua)
Gillaume Nouaux (bateria)

Talde honetako sei kideen mailaren erakusgarri, hona hemen erreseina batzuk:

“Howard Alden zalantzarik gabe Jazzak duen jarduneko gitarrista onenetako bat da mundu osoan” The New York Times

“Dan Barrettek sekulako talentua erakusten du tronboian eta adimen pribilegiatu bat moldaketetan” The Penguin Guide to Jazz

“Enric Peidro interprete magistral bat da. Ez da inoren klona eta bere estiloak atsegin ematen du, entzumena liluratzen duen sofistikazio itxuraz erraz batekin” Jazz Lives / Michael Steinmann

“Richard Busiakiewiczen dotorezia, segurtasuna eta gustu fina, bere interbentzioetako bakoitza eta guztiak blaitzen dituztenak, ez dira sarritan ikusten Europako pianoaren panoraman” Jazz Journal / Steve Davis

“Dave Chamberlainen kontrabaxuaren pultsu irmoak zalantzarik gabe berehala goratzen du edozein talderen maila kualitatiboa eta sortzailea” Jazz Journal

“Gillaume Nouaux Jazz klasikoan munduko bateriarik gailenentzat jotzen da aho batez” Jazz Magazine

Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera). Donostia

Edukiera mugatua. Sarrera librea


Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color