Kutxa Kultur Gauak | Txikijazz (tailerrak)

Uztailak 21-22
Ordutegia: 11:30 - 14:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)
Dohainik
Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen 2013an. Familiek eta haurrek musikaz, arteaz eta teknologia berriez gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu. Jaialdia haurrekin aisialdia pasatzeko beste era bat bilatzen duten gurasoengan dago pentsatua. Etorkizuneko publikoa musika-formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukera amaigabeen jakitun.
Tailerrak |
||
GORA EZBERDINTASUNA, JULIETTE! NEREA KORTABITARTE | ELKARLANEKO HORMA-IRUDIA HILORAMAREKIN. SARA GALÁN (LA NIÑA BONITA) | EBAKIGARRIEN KONTZERTUA. IONE LIZARRALDE |
![]() Nerea Kortabitarte idazle donostiarraren Julietteren ipuin ilustratuen bidez aniztasuna landuko dugu. Zatoz zure pertsonaia ilustratua sortzera, “Aniztasunaren trenean” parte har dezan. Zure zain gaude! |
![]() Irudiak osatzeko iltze edo txintxeta multzo baten inguruan biribiltzen diren kolore tenkatuko hariak erabiltzen ditu hiloramak. Lankidetza-tailerra horma-irudi bat sortzea da, artilez, hariz, lakioz eta beste elementu apaingarri batzuen bidez. |
![]() Gehien inspiratzen gaituzten tresnak geure eskuekin sortuko ditugu, eta sormenaren bidez hurbilago ezagutuko ditugu haien berezitasunak eta alderdi teknikoak |
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Promesen testura
25/11/2022
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Mikel Legasa´s Quintet
31/01/2023
Eira & Band
09/02/2023
Aldakan
16/02/2023
Ura Bikotea
23/02/2023