k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Txikijazz “Sharon Clark”

2022/07/22

compartir

Ordutegia: 12:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Nazioartean ospetsu tonalitate berdingabe bat bereizgarritzat duen bere ahalmen handiko ahotsagatik, bere teknika bikainagatik, bere tinbreagatik… Jazzeko abeslari Sharon Clarkek hedabide internazionalen gorespena jaso du, haien artean aipatzekoak New York Times, Washington Post eta Wall Street Journal.

Bokalista hau zuzenean entzutea esperientzia handi bat da. Izan ere, nortasun artistiko nabarmen batekin eta ahots paregabe batekin, Clark gai da Jazz bokalaren tradizio handia, Jazzaren estandarrak eta bere bertsio zoragarriak elkartzen diren lurraldeetan nahierara moldatzeko. Haietan, Washingtoneko artistak berrinterpretatu, eraldatu eta bizi berri bat ematen die, besteren artean, Shirley Hornen, Beatlesen eta Motownen abestiei.

Sharon Clark (ahotsa)
Fredrik Carlquist (saxo tenorea, klarinetea)
Mattias Nilsson (pianoa)
Ignasi Gonzales (baxua)
Jo Krause (bateria)

Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera). Donostia

Familientzat da.

Edukiera mugatua. Sarrera librea

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color