k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Siete C-k “Ventanas hacia afuera” diskoa aurkezten du

2020/07/02

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Donostian 2011n sortuta, Siete C taldeak grunge sustraiak, rock bihotza eta musikarekiko zaletasuna ditu. Aldaketak eta bilakaerak markatutako ibilbide honetan LP bat eta hiru EP argitaratu ditu modu independentean: Familia (2011), Jóvenes en celo (2014), Buenos Vivientes (2016) eta Gen nómada (2018).

Bost kideek ilusioa eta nahia izaten jarraitzen dute urtez urte sortu eta hazten jarraitzeko. Inor ez da kapitaina eta denak dira. Hau da, taldeaz kanpoko adiskidetasunarekin batera, jarraitasunaren gakoak eta musika giroko giro ona.

Kutxa Kultur Musikako egoliarren programaren partehartzaileak dira.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Kontzertua zuzenean emango da youtubeko Kutxa Kultur kanalean
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color