Kutxa Kultur Gauak | Sara Mansilla “Talking to the Wall”

2020/06/20
Sara Mansilla Donostiako abeslari eta musikaria da. Urteak daramatza bere proiektu pertsonala mugitzen. Kutxa Kultur Musikan parte hartu zuen, baita Jazzaldian hiru alditan eta Gure Ahotsak kontzertuko lehenengo edizioan, beste askoren artean. 2019an kaleratutako bere lehen diska, “Talking to the Wall” izango da Kutxa Kultur Gauak kontzertuko haria, pop eta jazz estiloetan mugituz. Horretarako Daniel Vallejo baxu elektrikoan, Pablo Costas teklatuarekin, Ander Zulaika baterian eta Juan José Cabillas saxofoiarekin egongo dira berarekin.
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia
Sarrera aurreratua: 3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI
Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.