Kutxa Kultur Gauak | Sara Dowling

2022/07/14
British Jazz Awards 2019an kantari onenaren saria jaso zuen Sara Dowlingek, eta Erresuma Batuko Jazz-kantari talentudunenetako bat dela diote. Lehenbizi biolontxelo-jole gisa trebatu zen Chetham’s-en eta RNCMn, bokalista eta konpositore ahaltsu eta adierazkor gisa agertu aurretik. Betty Carter eta Sarah Vaughan dira haren eragin nagusiak.
Jazzaren hizkuntzan eta bere errepertorioan errotutako ahotsarekin, Sara bere estiloarekin azaleratzen ari da, bere konposizioetan zein estandar amerikarren interpretazio originaletan eragina duena. Haren soinua harmonia klasiko nostalgikoen eta 60ko hamarkadaren bukaerako erritmo post-bop bizien bat-egite bizia da, non elkarrekintza eta inprobisazioa baitira emanaldiaren muina.
Ahots indartsu eta segurua, komunikazio-ahalmen paregabea eta berezko musikaltasuna direla eta, Sara Erresuma Batuko jazz-kantari nagusietako bat da.
Sarak Erresuma Batuko jazz-klub eta jaialdi entzutetsuenetako batzuetan parte hartu du (Ronnie Scott’s, Buxton International Festival, Swanage Jazz Festival, Isle of Wight Festival), Italia, Frantzia eta Hungaria.
Sara Dowling, ahotsa
Matyas Gayer, pianoa
Dario di Lecce, kontrabaxua
Stephen Keogh, bateria
![]() |
![]() |
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Promesen testura
25/11/2022
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Mikel Legasa´s Quintet
31/01/2023
Eira & Band
09/02/2023
Aldakan
16/02/2023
Ura Bikotea
23/02/2023