k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Sara Azurza

2021/07/31

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€/5€
Sarrerak erosi


Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urte zituela hasi zen oholtza gainean. Bere lehen urratsak Iker Laurobarekin egin zituen eta ondoren Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley abeslari eta taldeekin lan egin zuen, besteak beste.

2018an bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen: Theorein. Euskarazko eta ingelesezko bost abestik osatzen dute diskoa. Berak idatzitako abestiak dira (Erlojuez Gainez izan ezik) eta Iker Laurobak ekoitziak. Horiek pop generora hurbiltzen dira eta oso akustikoak eta lasaiak dira. Azken bi urteetan, Sara bere estiloaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta Londres artean. Abeslariak Ameriketako eta Ingalaterrako bakarlariak izan ditu beti erreferente, eta oraingoan proposamen berri batekin dator: abesti berriei ‘Soul’ kutsu handiagoa eman die.

Donostiako kantautoreak musika erabiltzen du bere emozio sakonenak adierazi, gurutzatu eta interpretatzeko eta jendaurrean erakusteko.

2020ko abenduaren 4an bere lehen single eta bideoklipa kaleratu zuen: London Weather, hau ere Iker Laurobak ekoitzia. Eta maiatzaren 7an bere bigarren single-a “Ez ohildu” kaleratu zuen. Abestiak antsietateari edo bestelako gaixotasun mentalei buruz gogoeta egiteko aukera eman nahi du, horiek normaltzeko, eta, abestiaren izenburuan esan dudan bezala, haien “ez uxatzea”. Eñaut Gaztañagak grabatu eta nahastu du Gaztain Estudiosen.

Emozioz betetako mendi errusiar batetik pasatzera gonbidatzen ditu ikus-entzuleak kontzertu honek.’ Kanta animatuak eta mugituak, soularen erritmoaren azpiko abesti motelak eta intimoak…

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua: 3 €  SARRERAK EROSI 

Leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 > 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 > 19:00

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color