Kutxa Kultur Gauak | Ramona’s First Evil Boyfriend

2021/07/03
Ramona’s First Evil Boyfriend bikotea 2020ko apirilean sortu zen, konfinamenduan. Mikro kasete batean demo batzuk grabatzen hasi ziren eta, irailean, euren lehen lana osatzen duten zortzi abestiak grabatu zituzten etxeko trastelekuan, astebete eskasean. Erabat autoekoitzitako diskoa da, eurak arduratu baitira abestiak konposatzeaz, grabatzeaz eta nahasteaz, baita diseinuez, azalez eta lehen bideoklipa egiteaz ere. Beren eraginengatik, euren estiloa lo-fi, dream pop eta folk nahasketa bat dela uste dute, eta lehen lan honetan soinu intimoa, sinplea, apaindura askorik gabea lortzen saiatu dira, baina inprobisazioaren eta sortuz doana grabatzearen esentzia hori atzean utzi gabe. Zuzeneko honetan haien abesti berriak eta bertsio batzuk aurkeztuko dituzte.
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Unai San Martín. Nostos
04/03/2022
Zuzeneko artea | Iñigo Cerdán #zumusa
03/05/2022
Intza
20/05/2022
Omako basoa
27/04/2022