k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Raitx “Abereek erantzungo balute” diskoa aurkeztuko du

2020/06/12

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3
Sarrerak erosi


Rakel Arenaza Acedo da Raitx. Momentu oso pertsonaletan sortutako poesiak musikatuz, kanta intimistak konposatzen ditu, letrak eta ahotsak protagonista bihurtuz.

Esti Berazarekin (Koban) eta Xalba Ramirezekin (Koban, Physis versus Nomos) batera proiektua osatu dute 2019an, erritmo kutxa batekin lagunduta, soinu analogiko zein elektronikoak nahastuz. Taldearen lehen lanak pop elektroniko intimistako sei pieza batzen ditu, bakardadearen, elkar zaintzaren eta nork bere lekua topatzearen gaineko istorio bat kontatuz.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color