k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Primas hermanas

2020/07/11

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Primas hermanas Covadonga de Silva (Penélope Trip, Nosoträsh, Petit Pop) eta Antía Eseuve-ren (Manuela etxea, Concertino, Eseuve) pop-proiektu berria da.

“Espero izatekoa zen galiziar bat eta asturiar bat ondo moldatzea: “Gallegas y asturianas, prima hermanas”; esaldia gure egoerara egokitzen dugu”, azaltzen du Covak, bere alderdi musikala literaturarekin uztartzen duena (bere poema batzuk Patrullero Mancuso edo Jabier Muguruza bezalako lankideek musikatu dituzte).

Sororitatea oso presente dago bere sorkuntza-prozesuan, bai eta bere erroen erreferentzian ere. Tandem honen beste zutabeetako bat umorea da: “Eguneroko dramei buruz barre egitea beharrezkoa da bizirik irauteko (emozionalki)”. Cova eta Antiaren artean 23 urteko aldea dago; “hau belaunaldien arteko proiektua da ia”.

Aurkeztera datozten “Miss Medolías” diskak hurrengo laguntzaileak izan ditu: Pedro Vigil (Penélope Trip, Edwin Moses, Petit Pop) diska ekoiztu duena; Mar Álvarez (Pauline en la Playa, Petit Pop, Undershakers); Belén Antón (Antón Menchaca); Letnosalia Anr (Villlana).

BIME Cityn parte hartu ondoren, Belle and Sebastianeko artista gonbidatuak izan dira.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color