k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Physis Versus Nomos “Arraro nioenean”

2020/06/13

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Physis Versus Nomos Beñat Antxustegi Goikoetxetaren proiektu pertsonala da, lehen aldiz bandarekin grabatu du bere laugarren diskoa den Arraro nioenean. Berako Atala estudioan zuzenean eta analogikoan grabatuta Iñigo Irazokiren gidaritzapean eta Unai Pelax (baxuan), Eneko Sierra (saxoan) eta Xalba Ramirez (baterian) lagun. Aurreko lanak “Saudade é fatal” (2016), “Ezin” (2013) eta “Zirrara eta ferekaren artean” (2011)

Diskoan hainbat lagunek kolaboratu dute: Petti, Miren Narbaiza (Mice) Lide Hernando (Liher), Ane Antxustegi, Tristan Crowley, Iñigo Lurgain, Gartxot Unsain (Madeleine), Maddi Gerriko (Koban) eta Esti Beraza (Koban).

Arraro nioenean spotifyn eta bandcamp eta gainerako plataformetan dago eskuragarri. eta CD eta LP formatuan. Artelana Malen Amenabarrek sortu du.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color