k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Nomofobikak “Hackerrak”

2021/08/06

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

8€/10
Sarrerak erosi


Lau urte eman ditugu “Sarean Kateatuak” ikuskizunarekin. “Poltsikoko Antzerki Saria” irabazi genuenetik. 120 emanaldi baino gehiago egin ditugu oso leku desberdinetan, kultur etxeetan, antzokirik gabeko herri txikietako areto eta elkarteetan, tabernetan, plazetan eta ikastetxeetan. Nomofobiaren gaiarekin umorea egitea lortzen dugu, eta hemen Nomofobikak proiektu berri batekin itzultzen gara: Hackerrak.

Oraingoan unibertso zabalago baten aurrean gaude: robotika, adimen artifiziala, datu-lapurreta masiboa, cookieak eta algoritmoak.

Gure bizimodua aldatu egiten da egunez egun: gure lana robotizatzen hasten da, gure harremanak aldatu egiten dira, etxeko entretenimendua areagotzen ari da eta GAFA bezalako sare eta plataformek (Google, Apple, Facebook eta Amazon) saltoki txikia ordezkatu dute. Iraultza baten hasieran gaude: laugarren iraultza industriala. Gizateriak inoiz bizi izan ez duena, orain ziztu bizian dator.

Umorez eta musikaz betetako ikuskizuna, berriro animatzeko prest!

Interpreteak: Belén Cruz, Patxi Pérez eta Olatz Beobide

Zuzendaritza: Ana Pérez

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua: 8 €  SARRERAK EROSI 

Leihatilan: 10 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 > 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 > 19:00

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color