k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak | Noir Socha

2021/09/25

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€/5€
Sarrerak erosi


“Noir Socha” Frantsesa? Txekiera? Izan zitekeen, baina ez. John Koening idazlearen “Socha” neologismotik (‘The Dictionary of Obscure Sorrows’) abiatu da laukote goierritarra bere proiektua zein EP berria izendatzeko. ‘Berria’ komatxoen artean, bere partaideak urteetan zehar Gipuzkoako musika eszenako talde eta proiektu ezberdinetan luze arituak baitira. Patxadaz landua eta euren jatorri eta influentziei omen egiteko asmo hutsez, lau musikariek ustekabean hartzen gaituen EP biribila aurkeztu digute.

Bildumak berezko nortasuna badu ere, 90. hamarkadako eszena alternatiboaren DNA nabari zaio. Stone Temple Pilots, Radiohead edota Pearl Jam datozkigu burura EPa osatzen duten 5 kantuak entzuteaz bat. Grunge dira grunge izan gabe. Gary Clark Jr. edo Alabama Shakes gogora dakartzan hegoaldeko riff urratuek ordea beste bide batzuetatik eramaten gaituzte. Batzuetan Michael Kiwanuka-ren giro epeletara hurbiltzen gara; besteetan Jeff Buckley-ren Grace-en zantzu garbiak igartzen dizkiogu Joseba Basarteren ahotsaren kalitatean zein kantuen egituretan. Izen nabarmenegiak badirudite ere, dagokion testuinguruan kokatzen dute Iban Martin “Lemy”-ren (Agosto Estudios, Belauntza, Gipuzkoa) soinu eta ekoizpen lan bikainak zein Oihan Lizasoren (2Noisy Estudio, Azpeitia, Gipuzkoa) masterizazio apartak.
Biak ala biak funtsezkoak izan dira Noir Sochak EP honekin erdietsi nahi izan duen helburua betetzeko; 5 pistako bilduma bat, bat-bateko soinuduna eta aldi berean sakontasunez landutakoa. Zuzenean eta etenik gabeko hartualdietan grabatua, ez da oharkabean igaroko jorratzen dituen musika-genero zaleen artean, haien erreprodukzio-zerrendetan tartexo bat eginez ziur.

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua: 3 €  SARRERAK EROSI 

Leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 > 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 > 19:00

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color